XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan ere esan bait didate oso zerri prestua gordetzen duzula ikuiluko horretan....

- Bai horixe! Ez dizut gezurrik sartuko, ene Axenxio zerri maiteaz ari zara.

@- Zera ba. On Zistor jaunari makala atera zaio oso aurtengoa, apenas eguzkitara atera ez dugulako edo, eta zure Axenxio horren balore bikoitza ordainduko dizu urretan, zuk baietza eman eta berehala.

@- Ai ama! Alperrikan dabil asto-zakil hori!... barkatu Hipolita.

- Ez, gure Axenxio maitearen truke ez nuke munduko ezkurrarik haundiena ere onartuko.

Pentsa, Hipolita, etxekoa bezala dugula... hilko ote dugun ere ez dakit, esaten zuen, okotzeko bizarretan eskua nahasirik.

@- Sinesten zaitut bai. Badakit ez duzula atzera egingo.

Dena den hauxe zen nire eginbeharra, eta ohartu ere ohartarazten zaitut, On Zistor etsi gabe ibiliko zaizula, atzetik segika.

Agur ba, Iharra, eta ondo izan....

Eta Hipolitak Iharrak esandakoak jakinerazi zizkion On Zistor-i.

Eta honek, ez baita segituan amore ematen duten horietakoa, nolahala zerria bereganatuko zuela agindu zuen.

Ezkurran, ostiralero, barazki eta fruitu peria izaten da.

Plazak, neurri txikikoa izaki, ez du gauza handietarako lekurik ematen, baina animazio handia egoten da eta saltzaileek erruz saltzen dute.

Ostiral hartan ere jende andana bildu zen saltzaileen inguruan.

Dena den, periako benetazko sasoia hamaiketako meza bukatu eta elizan bildutakoak plazara jaitsitakoan izaten da.

Ez da txantxetarako girorik izaten ordea!.

Pilpilean jartzen da hura eta plaza murmurio ozen bat izaten da.

On Zistor eta biok elkarrekin egin genuen elizatik plazarako bidea.

Ezekiel profetaren idazkietaz ari zen erretolika luze eta aspergarrian.